Bratislavako portua
Appearance
Bratislavako portua (eslovakieraz: Prístav Bratislava) Danubioren ertzeko Eslovakiako ibai portua da. Itsaso Beltzarekin eta, Rhin-Main-Danubio ubidea ireki zenetik, Ipar itsasoarekin loturik dago. Bratislavakoa eta Komárnokoa dira herrialde honetako bi nazioarteko portuak.
Portuak bi zati ditu: bidaiari kaia, hiri zaharraren (Staré Mesto) ondoan, eta merkataritza kaia, Ružinov auzoan. Azken honek garrantzi itzela du Eslovakiako ekonomian. 2004an 1,5 milioi tona zama mugitu ziren bertan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Ports.com: Port of Bratislava
- (Ingelesez) (Alemanez) Portuko operadorearen webgunea
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |